Errioguardaenea

1993an zabaldu zituen bere ateak, Hernanin, bertakoentzat “Guardarrios” bezala ezagutzen den etxean.

Otordu xumeak oinarrian baina erakargarriak. Produktuak mimatuz, eguneroko lana eta bezeroarekiko errespetuaren fruitu dira gure platerak.

 “Interesatuko zaizuelakoan, gure jatetxearen berri eman nahi dizuegu; beraz, lehenengo eta behin, herriaren kasko-kaskoan bertakoek Guardarrios bezala ezagutzen duten etxean gaudela esan beharra dago, Kale Nagusiaren atzeko aldean, Iturriaga idazle hernaniarrari eskainitako kalean.

Edozein egunetan etorri zaitezkete, eta euskaraz edo erdaraz, zuek nahi moduan, ezin hobe hartuko zaituztegu. Egunero menuaren arabera edo kartara bestela, oso prezio egokian, etxeko moduan prestatutako plateretan, janari garbia eta bertako jeneroa jango duzue asper ederrean eta giro lasaian beti.

Horrela, bada, buruz buru solasean aritzeko asmotan baldin bazatozte, bazter diskreto batean egokituko zaituztegu; laneko goraberak aztertu nahi izanez gero, mahai biribil batean jar zaitezkete; eta lankideen edo familien arteko ospakizunetarako ere, nahiko leku badago; beraz, prest gaituzue-eta, zatozte Errioguardaeneara nahi duzuenean.”

errioguardaenea jatetxea

Back to top